Fiskalitatea berritzeko ideien saria ikastetxe gipuzkoarrentzat, 2021

2020/2021 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten ikastetxe gipuzkoarrek "Fiskalitatea berritzeko ideiak" sariaren deialdia.

“2020/2021 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko proposatutako ideiak” sariaren deialdia argitaratu da.

Sariketaren helburua da ikastetxe horietako ikasleengan ideiak, sormena eta talentua bultzatzea, zerga obligazioak borondatez betetzeari eta zerga iruzurrari aurre egiteari begira.

  • Hartzaileak: 2020/2021 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen ari den Gipuzkoako edozein ikastetxe.
  • Muga: ikastetxe bakoitzak bi ideia gehienez aurkeztu ahal izango ditu. Dena den, ezin ditu lortu deialdi bakoitzean sari bat baino gehiago.
  • Sariak:
    • 1. saria: 2.000 €
    • 2. saria: 1.000 €
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 25etik maiatzaren 7ra arte.

Informazio gehiago eskuratzeko: