POCTEFA 2014-2020 Programaren 2019ko 3. deialdia Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde mailako Lankidetza Programa

V-A Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG Programako proiektuen hirugarren deialdia argitaratu dute (POCTEFA 2014-2020). Deialdia Programako lehentasunezko bost ardatzei irekita dago eta 35,8 milioi euroko aurrekontua du.

Programako bost ardatzetakoak izan beharko dute proiektuek:

  1. Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea.
  2. Klima-aldaketara egokitzeko eta arriskuak prebenitu eta kudeatzeko sustapen-lana egitea.
  3. Tokiko baliabideen erabilera iraunkorra, babesa eta balorizazioa bultzatzea.
  4. Ondasun eta pertsonen mugigarritasuna erraztea.
  5. Lurraldeetan gizarteratzea eta gaitasunak sendotzea.

Deialdi honetarako aurrekontua 5 ardatz hauetan banatua dago eta 7 gaikako helburuetan (2 ardatz banatuak daude). Helburu bakoitza, bestalde, inbertsio lehentasun batekin lotuta dago (2. Ardatzaren helburua ordea, 2 lehentasunetan banatzen da). Beraz 8 lehentasun daude, eta aurkeztutako proiektuek gutxienez 1 bete beharko lukete helburutzat.

IL 1b: Ikerketa, garapena eta berrikuntza inbertsioak

IL 3b: ETEE-en lehiakortasun enpresa eredu berritzaileen garapena

IL 5a : klima aldaketarekiko egokitzea

IL 5b: hondamendi  arriskuekiko aurre hartzeak

IL 6d: bioaniztasuna, zorua eta ekosistemak

IL 7c: garraio ekologikoa

IL 8e: kalitatezko enplegua / mugaz gaindiko lanbide mugikortasuna

IL 9a: gizarte eta osasun azpiegitura barneratzaileak

POCTEFA 2014-2020 mugaz haraindiko lankidetzarako Europako programa da. Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugaz haraindiko lurraldearen garapen iraunkorra bultzatzeko sortu zen. Programak, beste batzuekin batera, Pirinioetako bi aldeetako eragileek diseinatutako eta kudeatutako mugaz haraindiko lankidetza-proiektuak finantzatzen ditu. Horretarako, Eskualdeko Garapenaren Europako Funtsaren bidez (EGEF) Europar Batasunak Programari esleitutako 189 milioi euroko kontu-saila du.

Proiektuen hautagaitzak sustatzaile publiko eta/pribatuen lankidetza batek aurkeztu beharko ditu Inbertsio Lehentasun bakoitzerako Programak zehazten duen moduan. Lankidetza hori estatu ezberdinetako (Espainia-Frantzia-Andorra) bi erakundek edo mugaz gaindiko izaera duen erakunde juridiko batek osatu beharko dute gutxienez. EGEFen esku-hartze tasa onuradun bakoitzak eskura dezakeen guztizko kostuaren % 65ekoa izango da.

POCTEFAren 2019ko (3.) Deialdia