Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena.
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 2754
2022. urterako dirulaguntzen deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek edo tokiko gainerako erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 3an amaituko da.
Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2022-2023 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten da. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 3an amaituko da.
Euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta OAI-PMH biltegien bitartez hedatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da eta 2022ko ekitaldirako deialdia egiten da. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 3an amaituko da.
Tokiko eta autonomia-erkidegoetako administrazioei atxikitako Kontsumoko Arbitraje Batzordeak digitalizatu eta modernizatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartu dira, eta 2022rako deialdia egin da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 23an amaituko da.