Sozietateen kanpaina - Aurkezteko epeak

COVID-19ak eragin duen ezohiko egoera dela eta, Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du 2019ko sozietateen gaineko zergaren kanpainarako epe desberdinak ezartzea, zerga hori aurkeztera behartuta dauden entitateentzat:

- Ondorengo sozietateentzat aitorpena aurkezteko epea 2020ko irailaren 1etik 25era bitartekoa izango da:  Sozietate Zergaren 2/2014 Foru Arauaren (SZFA) 13. artikuluko enpresa mikro, txiki eta ertainentzat, SZFA 12.2 artikuluan aipatzen diren partzialki salbuetsitako entitateentzat, Mezenasgoarentzat onura fiskalen 3/2004 Foru Araura bildutako irabazi asmorik gabeko entitateentzat eta SZFAren 14. artikuluko ondare sozietateentzat. Ordaintzeko epea, bere aldetik, 2020ko irailaren 28an amaituko da. Nolanahi ere, entitate horiek nahi badute, ondoren adierazitako epean aurkeztu ahal izango dute beren aitorpena, baina kasu horretan, ordaintzeko epea uztailaren 28an amaituko da.

 - Aurreko puntuan aipatzen ez diren gainontzeko entitateentzat ez da aldatuko ez aurkezteko epea, ez zerga ordaintzekoa. Hau da, lehenengoa 2020ko uztailaren 1etik 27ra bitartekoa izango da, eta, bigarrena, ordaindu behar izanez gero, uztailaren 28ra artekoa.