Udalen eta mankomunitateen 2021 aurrekontuen onarpena

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

2021eko aurrekontuei dagokienez, lau udalek eta bi mankomunitateek argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2021-01-01 baino lehen.

2021. urtean zehar, uztailaren 31 arte, 86 udalek eta 15 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 85 udalek eta 17 mankomunitatek).

Ondorengo taulan ikus daitezke udalen eta mankomunitateen 2020 eta 2021eko aurrekontuen argitalpen datak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Informazio gehigarria : 2020- 2021eko aurrekontuen onarpenak