Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan abuztuaren 31ra arte

Abuztura arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %0,4 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %2,3 hazi direlako eta itzulketak %9,2. Zuzeneko zergak %0,9 jaitsi dira, zeharkako zergak %0,1 handitu dira eta Estatuarekiko doiketak %13,0 handitu dira.

Abuztura arteko bilakaera esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan etekinen atxikipenak, BEZaren Estatuarekiko doikuntzak, zerga bereziak eta BEZa. Bestalde, abuztura arteko zerga-bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira BEZaren itzulketak handitu direla, PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak handitu direla, ondare irabazien atxikipenen sarrerak gutxitu direla, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialaren sarrerak gutxitu direla,  oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren sarrerak gutxitu direla, eta ondarearen gaineko zergaren sarrerak gutxitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa abuztua (PDF)