Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan ekainaren 30era arte

Ekainera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa likido metatua %9,5 handitu da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %6,0 handitu direlako, eta itzulketak %0,6 jaitsi direlako. Zuzeneko zergak %11,4 hazi dira, zeharkako zergak %7,3 eta Estatuarekiko doikuntzak %3,1.

Aipatzekoa da zerga-bilketa garbia 2019. urtearekin alderatuta %3,2 jaitsi dela eta aurreko urtearekin alderatuta %9,5 hazi dela. Bien arteko aldea, gehien bat, BEZean eta zerga berezietan gauzatu da. Kontuan eduki behar da ekaineko datuak nahiko homogeneoak direla, pandemiagatik iaz hartutako erabakiek ez dutelako aurreko hilabeteetan bezala desitxuratzen konparaketa.

Ekainera arteko bilakaera positiboa aurreko urtearekin alderatuta esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan etekinen atxikipenak, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala eta zerga bereziak. Bestalde, ekainera arteko zerga-bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira PFEZaren kuota diferentzialaren sarrerak gutxitu eta itzulketak handitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa ekaina (PDF)