Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan ekainaren 30era arte

Ekainera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %3,4 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %1,7 hazi direlako, eta itzulketak %2,3 jaitsi direlako. Zuzeneko zergak %15,1 handitu dira, zeharkako zergak %5,9 handitu dira eta Estatuarekiko doiketak %51,8 jaitsi dira.

Ekainera arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: BEZa, lan etekinen atxikipenak eta ondare irabazien atxikipenak. Era berean, sozietateen gaineko zergaren eta PFEZaren itzulketak murriztea ere izan dira bilakaera positibo horren arrazoiak. Bestalde, ekainera arteko zerga-bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da BEZaren Estatuarekiko doikuntzak jaitsi direla eta BEZaren itzulketak handitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa ekaina (PDF)