Katastroa eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga

Zerga hau ordaintzeko obligazioa dago, besteak beste, prezio baten truke (kostu bidez) ondare eskualdaketa bat egitean edota sozietate bateko eragiketak burutzean.

Askotan, eskualdatutakoa edo saldutakoa ondasun higiezina izaten da; sozietateen eragiketetan, berriz, sozietateari ondasun higiezinen moduan egindako kapital ekarpenak izan daitezke.

Oro har, higiezinak eta gainerako ondasunak beren balio errealaren arabera konputatzen dira. Hala eta guztiz ere, Administrazioak balio katastrala erabiltzen du balio orientagarri gisa, hainbat koefizientez biderkaturik, zergadunek aitortutako ondasunen balioa egiaztatzeko.

Beraz, ondasunen balio katastrala aintzat hartzen da beren balioa zehazterakoan.

Orri honetan aipatu ditugun zergetan erabilitako egiaztapen balioei buruz argibideren bat nahi izanez gero, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Kudeaketa Zerbitzura jo dezakezu; edo bestela, honako telefonora: 902 100 040 edo 943 113 000