842 Sozietate zibilak eta entitateak

Zergen Foru Arau Orokorreko 35. artikuluak (PDF) erreferentzia egiten dien sozietate zibil eta entitateentzako negozio zifraren zenbateko garbia honakoa izango da:

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren sortzapenaren azkenaurreko urteari dagokiona. Adibidez, 2003an aurkeztu beharreko jakinarazpenerako, 2001eko zergaldiari erreferentzia egiten dion negozio zifraren zenbateko garbia esleituko zaio. Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, negozio zifraren zenbateko garbia  urtearekin parekatuko da.
  • Zergadunaren negozio zifraren zenbateko garbia kalkulatzeko, berak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.