Nork aurkeztu behar du?

Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Europar Batasunako gainerako lurraldetik jasotzeko baimen eskaera (504 eredua) aurkeztu beharko dute:
  1. Batasun barruko joan-etorritik datozen zerga bereziei lotutako ondasunak suspentsio erregimenean jaso nahi dituzten operadore erregistratu gabeek.
  2. Bidalketa bermatuen sisteman, baimendutako hartzaileek
  3. Urrutiko salmenten sisteman, batasun barruko joan-etorritik suspentsio erregimenean ez datozen zerga bereziei lotutako ondasunak jasotzen dituzten zerga ordezkariek, baldin eta operadore erregistratuen (harrera gordailuko titular gisa) edo erregistratu gabeko operadoreen izenean badihardute.