Agiri laguntzaileen egileak

Agiri laguntzaileak honako pertsona hauek egin ditzakete:

  1. Barruko espedizioak direnean: fabrika, gordailu fiskal edota biltegi fiskaletako titularrek.
  2. Batasun barruko espedizioak direnean: fabrika edota gordailu fiskaletako titularrek.
  3. Inportazioa denean:
    • Oro har, aduanak. Aduanak.
    • Produktuak aduanako gordailu erregimenaren pean badaude, aduanako gordailu pribatu batean biltegiratuta: gordailu horretako titularrak.
  4. Aparteko kasuetan: Kudeaketa bulegoek. (Adibidez, artisau distilatzaileek Edari Deribatuen fabriketara egindako bidalketan, agiri laguntzaileak Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak egingo ditu).

Agiri laguntzaile erraztuak honako pertsona hauek egin ditzakete:

  1. Barruko lurralde esparruan behar bezala identifikatuta dagoen pertsona fisiko zein juridiko orok.
  2. Alkohol fabrika edo gordailu fiskaletako titularrek, erabat desnaturalizatutako alkohol bidalketak direnean.