Nork aurkeztu behar du?

Ondokoak izango dira Zerga Berezien zergadunak:

  • Gordailuzain baimenduak, sortzapena fabrika edo gordailu fiskal batetik irtetean nahiz autokontsumoa dela-eta sortzen denean.
  • Aduanako zor bat ordaintzera behartuta dauden pertsonak, sortzapena inportazio bat dela-eta edo aduanetako araudiari jarraiki sartutako produktuak zona franko edo gordailu franko batetik irtetean sortzen denean.
  • Operadore erregistratu eta ez erregistratuak eta jasotzaile baimenduak produktuak jasotzetik sortutako zergari dagokionez.
  • Zerga ordezkariak, zergadunaren ordezkari gisa, urrutiko salmenten sisteman, eta operadore erregistratuen nahiz operadore erregistratu gabeen izenean dihardutenean.