Zer aitortzen da?

Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezien itzulketa eskaera (572 eredua) ondoko itzulketak eskatzeko erabiliko da:

  1. Ustiapen industrialen titularrek Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziari atxikita dauden eta bere 1. tarifako tasak aplikagarri zaizkien produktuak, gas naturala izan ezik, erregai eta karburantez bestelako erabileretan kontsumitzeagatik ordaindutako kuoten itzulketa.
  2. Kutsagarritasun txikiagoko produktuen garapen teknologikorako proiektu aitzindarietan zergari lotutako produktuak, bereziki baliabide berriztagarrietatik abiatuz lortutako erregai eta karburanteak, erabiltzeagatik ordaindutako kuoten itzulketa.