Zer aitortzen da?

Esportazio edo igorpenak eragindako itzulketa eskaera (590 eredua) ondoko itzulketak eskatzeko erabiliko da:

  1. Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen esportazioa edo, horiei lotuta ez egon arren atxikitakoren bat biltzen duenean.
  2. Fabrikazio Zerga Bereziei lotuta ez dauden edo horiek biltzen ez dituzten produktuen esportatzaileak, haietan zuzenean edo zeharka horiei atxikitako beste batzuk kontsumitu direnean haiek produzitzeko. Inola ere ez dute itzulketa eskubiderik sortuko erregai edo karburante gisa erabilitako produktuek, ez eta kontsumitutako energiak ere.
  3. Tarteko produktuen eta alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zergei lotutako produktuen Penintsula eta Balearretatik Kanarietarako igorpenak. Kasu honetan, itzulketaren zenbatekoa lurralde horien arteko igorpenaren momentuko zerga tasen diferentzia aplikatzearen emaitza izango da.