Nork aurkeztu behar du aitorpena?

216 eredua aurkeztera behartuak daude ondokoak, betiere establezimendu iraunkorrik ez duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei ordaindu dizkietenean:

  • Lurralde espainiarrean egoitza duten egozpen erregimeneko entitateak.
  • Lurralde espainiarrean egoiliar diren pertsona fisikoak, jarduera ekonomikoak egiten dituztenean, baldin eta errenta horiek beren jardueraren barruan ordaintzen badituzte.
  • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak.
  • Finantza aktiboen eragiketetan eta zor publikoko baloreen eskualdaketetan, PFEZ zergaren araudiaren arabera atxikitzera edo kontura sartzera behartuta dauden subjektu pasiboak.
  • Sarien kasuan, sariak ordaintzen dituen pertsona edo entitatea.