216 Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako errentei egindako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Aitorpena aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhileko edo hilean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.

Aitorpena bakarra izango da atxikitzaile edo konturako sarrerak egitera behartutako bakoitzarentzako eta aitorpeneko aldian ordaindutako errentei dagozkien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipen eta konturako sarrera guztiak bilduko ditu.

Ez dira eredu horretan sartu beharko honakoak:

  • Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio nahiz partaidetzak eskualdatu edo itzultzetik lortutako errentak. (117 eredua)
  • Ondasun higiezinak eskuratzerakoan egin beharreko atxikipen edo konturako sarrera. (211 eredua)

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, Zergabidea plataforma erabiliz, eta 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.
  • Papera: 216 inprimakia bete eta finantza entitate laguntzaileetan entregatzearen bitartez (atxikipenik ez bada egin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke).

Aurkezteko epea

  •  Hiruhilekoa. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkezteko.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek otsail, martxo, apiril, maiatz, ekain, uztail, irail, urri, azaro, abendu eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere aurki daiteke.

Araudia

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena.

11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

21/2001 Foru Agindua, otsailaren 9koa, 216 eta 296 ereduak onartzen dituena. (PDF)

90/1996 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa, Ogasun eta Finantza Departamentuan mugaldeko langileen erregistro bat sortzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

296 Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako etekinengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena