Aitorpen eta idazkien prestaketa eta aurkezpena
Ogasuna eta Finantzak
Tramiteak Online
Kontsultak, kexak, iradokizunak, salaketak eta informazio publikoa
Zerga erreforma, gazteentzako gida fiskala eta zergen araberako irizpideak
Interesa izan dezakezu
Ogasuna eta Finantzak
Ogasun eta Finantza Departamentua Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga sistemaren araudiaz eta zergak kudeatzeaz arduratzen da, baita Foru Aldundiaren finantza sistemaren kudeaketaz ere. Bere egitura organiko eta funtzionala 41/2024 Foru Dekretuak eta 4/2026 Foru Dekretuan egindako aldaketak arautzen dute.
Ekonomia Itunaren Legearen arabera, Gipuzkoako zerga sistema osatzen duten zerga guztiak departamentu honek kudeatu eta biltzen ditu, beti kontuan izanik Euskadiko hiru lurralde historikoen arteko nahiz Estatuko gainerako zerga sistemekiko zerga koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetzaren inguruko arauak.
Era berean, Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokio eskualdatzen diren eskumen edota zerbitzuak baloratu, Europako Fondoak kudeatu, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak egin, kudeatu eta horien jarraipena eta kontrola egitea, eta Tokiko eta Nazioz Gaindiko Erakundeei laguntza eta aholkularitza finantzarioa ematea.
Web gune honen bidez, zure zergekin lotutako tramite guztiak egiteko laguntza eta erraztasunak ematen zaizkizu. Herritar gisa edo enpresa baten ordezkari gisa ari bazara, profil bakoitzari egokitutako informazioa aurkituko duzu.
Aipatzeko estekak
Azken Albisteak
Ogasun eta Finantzetako foru-diputatuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko tributuen sisteman zenbait aldaketa txertatzen dituen Foru Arau proiektua aurkezten du Batzar Nagusietan
Itziar Agirrek, bere agerraldian, batzarkide taldeak gonbidatu ditu Foru Arau proiektuaren hobekuntzak adostera, abenduko Osoko Bilkuran Foru Araua onartzeko, aurten indarrean sar daitezen
2026ko lehen zortzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak +%3,5 igo dira
Uztaila eta abuztuko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2026ko lehen zortzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%3,5 igo dira, 2025eko epealdi berdinarekin alderatuta. Nahiz eta bere bi osagaiek portaera positiboa izan, barruko salmenten igoera esportazio baina askoz handiagoa izan da (+%5,0 eta +%0,7, hurrenez hurren).
Gipuzkoa eta Europar Batasuna buletina (2026ko iraila)
Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuak “Gipuzkoa eta Europar Batasuna” buletinaren ale berri bat argitaratu du



