2022: 100.000 herritarrek euskara aukeratzea Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko harremanetan, helburu

Ogasuneko diputatuak aitortzaileei gonbita egin die, errenta aitorpena euskaraz aurkeztea eta Zerga Administrazioarekiko harremanak euskaraz izatea erabaki dezaten.

Jabier Larrañaga diputatuaren ahotan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak nahi du 2022. urterako 100.000 zergadunek hartzea departamentuarekin euskarazko harremana izateko erabakia. "Guk ez badugu egiten, inork ez du egingo" esan du diputatuak.

Gizarteak eta instituzioek urtetan egindako ahaleginaren ondorioz, 2016an Gipuzkoan 16 edo urte gehiago duten biztanleetatik 306.000 inguru euskaldunak ziren (% 50,6). Hizkuntza berdintasunaren aldeko ahalegin horren konpentsazio gisa, gaur egun Gipuzkoan 74.000 herritarrek dagoeneko aukeratua dute euskara Ogasunarekin duten harremanetarako. Horretarako, hainbat bide erabil daitezke: errenta aitorpenaren kanpaina edo 030 ereduaren aurkezpena (bulegoetan edo egoitza elektronikoan).

Ogasunarekin euskaraz