2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina – Autolikidazio proposamenak. Onartzea

Autolikidazio proposamenak. Onartzea

.

Iazko kanpainan 269.344 proposamen prestatu ziren eta horietatik 224.487 onartu.

Kanpaina honetarako 275.900 proposamen prestatuko dira. Horietatik 195.050 itzultzekoak dira eta 80.850 ordaintzekoak.

Duela zenbait egunetatik jakin daiteke proposamenik postaz jasoko dugun edo ez, eta baiezko kasuan, baita edukia ikusi ere.

Proposamena gaurtik aurrera onartu daiteke.
Emaitza itzultzekoa bada, dirua hiru laneguneko epean ordainduko da proposamena onartzen denetik hasita.
Emaitza ordaintzekoa bada, bi modutara ordaindu daiteke: bi zatitan (%60 24/07/02an eta gainerako %40a 24/11/11n) edo dena batera (24/07/02an).

Informazio gehiago:

Autolikidazio proposamenak onartzea orrirako lotura

Kanpainaren webgunea: