2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina - Zerbitzuen karta

Kanpainako zerbitzuen karta dela medio zergadunei jakinarazi nahi zaie zein diren eskainitako zerbitzuen ezaugarri eta baldintzak, zergadunen eskubide eta bermeak, eta Ogasun eta Finantza Departamentuak kalitate maila desberdinen inguruan hartu dituen konpromisoak.

.

Hona hemen 2022ko errenta kanpainako zerbitzuen kartan lortu diren emaitzetako batzuk:

  • 269.344 autolikidazio proposamen bidali ziren guztira, eta zergadunen %67,0k jaso zuten proposamena. 224.487 onartu ziren, %83,3. 
  • 67.250 telefono dei jaso ziren, eta denak berehala erantzun ziren, 173 izan ezik. Eguneko batez bestekoa: hartuak (1.102), eta galduak (2,8). 
  • Idatziz erantzun ziren 355 kontsultei erantzuteko batez besteko denbora: 10,9 egun. 
  • Idatziz erantzun ziren 23 iradokizun eta kexei erantzuteko batez besteko denbora: 0,8 egun. 
  • Autolikidazio proposamenengatik eta aitorpen mekanizatuengatik egindako 218.126 itzulketak ordaintzeko batez besteko denbora: 1,43 egun. 
  • Internet bidezko itzulketen %99,4 hamar egun igaro aurretik egin ziren, eta %99,9 2023ko urriaren 15a baino lehen.

Informazio gehiago

Kanpainaren webgunea: 

Agiri erantsia: