2024ko lehen bihilekoan Gipuzkoako enpresen salmentak +%0,3 igo dira

Otsaileko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2024ko lehen bihilekoan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%0,3 jaitsi dira, 2023ko epealdi berdinarekin alderatuta. Barruko salmentak +%0,4 hazi dira eta esportazioak +%0,1.

industria

Otsailean salmenta osoak +%1,1 igo dira, esportazioak izan duten hazkundeagatik (+%3,1); izan ere, barruko salmentak -%0,1 jaitsi dira.

Lan merkatuari dagokionez, Gipuzkoako enpresetako lan etekinen jasotzaileen kopurua %1,6 igo da otsailean eta +%1,9 urteko lehen bi hilabeteetako metatuan. Ordaindutako soldatetan igoera askoz handiagoa izan da: +%9,9 otsailean eta +%8,8 lehen bihileko honetan.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2024ko otsaila (pdf)