2021eko 220 eredua eskuragarri Zergabidean

Gaurtik aurrera dago eskuragarri Zergabidean 2021. ekitaldiko 220 eredua

Sozietateen zerga kanpaina hasi aurretik 2021. ekitaldiko 220 eredua kaleratu da Zergabidea plataforman.

Programa hau dela medio, autolikidazioaren emaitza ezagutu daiteke eta aldez aurretik planifikatu ere bai. Internetez aurkeztu ahal izango dira 2022ko uztailaren 1etik aurrera.