Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan abuztuaren 31ra arte

Abuztura arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %6,4 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %10,9 hazi direlako, eta itzulketak %26,3. Zuzeneko zergak %4,2 hazi dira, zeharkako zergak %4,3 eta Estatuarekiko doiketak %37,9.

Abuztura arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: BEZaren doikuntzak (bai lurraldeen artekoak, bai Estatuarekin egiten direnak), BEZa, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala, lan atxikipenak eta zerga bereziak. Bestalde, abuztura arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira BEZaren itzulketak handitu direla, zerga bereziengatik Estatuarekin egiten diren doikuntzen ordainketak handitu direla, PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak handitu direla eta sozietateen gaineko zergaren itzulketak handitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa abuztua (PDF)