Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

2022ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan erkidegoak parte hartzeko prozesuen esparruan osasuna sustatzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu dira. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 19an amaituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko bide segurtasunaren onerako diren udalerri txikien eta toki-erakunde txikien jarduketetarako laguntzen 2022ko deialdia ebazten da eta diruz lagun daitezkeen inbertsioak edo jarduketak gauzatzeko eta justifikatzeko epea luzatzen da.

2022. urtean Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehazten dira eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat 2022. urterako aurrekontu-mugak finkatzen ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak ematen zaizkie, 2022. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko.

Argitara ematen dira 2022. urtean toki-erakundeei artxibo-sistema martxan jartzeko eta/edo sendotzeko emandako eta ukatutako dirulaguntzen zerrenda.