Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 616
Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2020rako deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 30ean amaituko da.
Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko 2020ko deialdia egiten da. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da.
Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 18an amaituko da.
Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia argitaratzen dira. kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 17an amaituko da.