Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 399
Udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta horietarako 2020ko ekitaldirako deialdia egiten da, irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko xedez. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 1ean amaituko da.
Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2020-2022 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten da. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 1ean amaituko da.
Itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2020ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten da. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 1ean amaituko da.
Arautzen dira, 2020ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 5ean amaituko da.