Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 253
Toki-erakundeentzako eta haiek sustatutako erakundeentzako diru-laguntzen oinarriak eta deialdia argitaratu dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko, 2021eko ekitaldirako. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 17an amaituko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak (G4, G5 eta G6 sailkatuak) sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egiten da 2021. urterako, erakunde publikoentzat (Erein Publikoak). Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean amaituko da.