Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa: 425 2021erako Gipuzkoako lurralde historikoko udalentzako diru-laguntzak argitaratu dira, hondatutako industria-eremuak berreskuratu eta leheneratzeko azterlanak eta proiektuak egiteko. Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerrietako udalentzako diru-laguntzak argitaratu dira, 2021erako udal-plangintza orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera berrikustetik edo egokitzetik eratorritako gastuak finantzatzeko. 2021. urterako EAEko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia ebazten da. «Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea garatzeko programa»ren 2021erako diru laguntzen emakida argitaratzen da.