Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena.
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 451
2021eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko deialdia egiten da. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 29an amaituko da.
Argitaratu da 2021eko dirulaguntza deialdi bat, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko edo, bestela, deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak amaitzean.
Arautzen dira, 2021eko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 1ean amaituko da.