Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 292
Ebazpen honen bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2024ko dirulaguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 2an amaituko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egiten da 2024ko ekitaldirako (Erein programa). Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 2an amaituko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko agindua argitaratu da. Dirulaguntza horiek ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza sortu berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko dira, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 2an amaituko da.
Arte eszenikoak sustatzeko programetarako 2024ko ekitaldian emateko dirulaguntzak arautzen dira, eta horietarako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 3an amaituko da.