Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

dirua

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 12ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatu dira. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzetarako deialdia egiten da (Erein programa).

2023-2024 ikasturteko eskola-eremuko Irakurketa Planen Sarietarako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 29an bukatuko da,

2024an "Elkartasunaren Europako Kidegoa" programaren Europako Batzordeak finantzatutako jarduerak egiteko laguntzak emateko deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 1eko 12:00etan amaituko da, 2025eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean hasten diren proiektuetarako.

2024an Munduko Ondare izendatutako ondasunak kontserbatzeko, babesteko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 16an bukatuko da,