Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

dirua

Ondare bibliografikoa digitalizatzeko eta zaintzeko eta gordailu bidez zabaltzeko laguntzen deialdia egin da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 10ean amaituko da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia argiratzen dira.  Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20ean amaituko da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia argitaratzen dira. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20ean amaituko da.

2023ko ekitaldian EAEko landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak egiteko minimis araubidearen barruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da.