Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia argitaratzen dira: Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jardueretarako. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 23an amaituko da.

Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia argitaratzen dira: Sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiten dituzten udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei zuzendutako dirulaguntzak. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21ean amaituko da.

 Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia argitaratzen dira: Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak, garapen jasangarriaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertsioak egiteko. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21ean amaituko da.

Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia argitaratzen dira: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, irabazi asmorik gabeko elkarteei, egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten merkataritza-sozietateei eta egoitza fiskala Gipuzkoan duten autonomoen araubideko pertsona fisikoei, Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurraldean ekonomia zirkularra bultzatzen duten jarduerak egin ditzaten. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21ean amaituko da.