2022ko lehen sei hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %17,4 igo dira

Ekaineko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2022ko lehen sei hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak %17,4 igo dira, 2021eko epealdi berdinarekin alderatuta. Esportazioen hazkundea zertxobait handiagoa izan da (+%19,8), eta barruko salmentena zertxobait txikiagoa (+%16,1).

Hala ere, kontuan izan behar da iazko lehen sei hilabete horietan covid-19aren pandemiaren kutsadura-olatuetako baten hazkundeari aurre egiteko murrizketek eragin zuela, eta horrek eragin nabarmena izan zuela jardueran. Ildo horretan, argigarriagoa da alderaketa 2019ko epealdi berdinarekin egitea. Horrela, salmenta osoak +%18,0 igo dira (barrukoak +%17,3 eta esportazioak +%19,4). Beraz, 2022ko lehenengo sei hilabete hauetan, salmentek epealdi arrunt batean baino maila handiagoa izan dute. 2020ko lehen sei hilabeteetan pandemiaren intzidentzia nabarmena izan martxoaren erdialdetik aurrera, eta, aldi horrekin alderatuta salmentak gehiago igo; zehazki, +%39,9 (barrukoak +%36,4 eta esportazioak +%46,6).

Lan-merkatuan, 2022ko lehen sei hilabeteetan lan etekinen jasotzaileen kopurua %2,5 igo da urte arteko terminoetan. Hemen ere 2019 eta 2020ko epealdi berdinarekin alderatuta ere hazkundeak ematen dira (+%2,4 eta +%3,8 hurrenez hurren). Ordaindutako soldatetan joera berdina nabaritzen da: 2021eko lehen sei hilabeteekin alderatuta +%6,5 igo dira, 2019ko epealdi berdinarekin +%9,8, eta 2020koarekin +%13,7.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2022ko ekaina (pdf)