Energiaren Euskal Erakundeak deitutako dirulaguntzak

Jarraian jasotzen da Energiaren Euskal Erakundeak deitutako diru-laguntzei buruzko informazioa. Diru-laguntza horiek toki entitateei eta beraien menpeko entitateei zuzenduta daude.

Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen da, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2023ko abenduaren 31era arte, hain zuzen ere.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2023ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte. Testuinguru horretan, pizgarri-programetako batean agortu gabeko aurrekontua beste programari berresleitzeko aukera izango da, eta, gaineratu ahalko dira, kasuan-kasuan, aurrekontuan bilduta egonik, 1.2. oinarrian adierazitako zuzeneko inbertsioen finantzaketara bideratu ezin ahal izan diren gerakinak. Aurrekontu erabilgarria agortu dela iragarriko da, EHAAn zein EEEren Interneteko helbidean: http://www.eve.eus