Europako diru-laguntza deialdiak
Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:
- 789
Proposamenen deialdia Horizon 2020 - Eraldaketa sozioekonomiko eta kulturalak 4. iraultza industrialaren testuinguruan
Helburuak:
- Globalizazio eta digitalizazioaren testuinguruan laugarren industria iraultzaren jatorri eta ondorio sozioekonomiko eta kultural uztartuen erronkei heltzea eta aukera politiko alternatiboak ematea.
- I+G+b arloko jarduerek politika-saiakera eta aukera berriak eskainiko dituzte eraldaketa horiek arintzeko edo laguntzeko, kulturen eta gizarte-loturen aniztasuna eta Europan dauden edo sortu diren gizarte- eta kultura-indarguneak hobetzeko, bai eta laugarren industria-iraultzaren gaitasun sozialak, kulturalak eta onura ekonomikoak indartzeko ere.
- Horrela, oparotasuna eta kultura ekitatibo eta jasangarria sustatzen lagunduko dute, zentzu zabalean, ebaluazio zientifiko objektiboen, berrikuntza sozial, kultural eta teknologikoaren, baterako sorkuntzaren eta goranzko irtenbideen bidez.
- Deialdiko jarduerek ere lagunduko dute 2018ko Kultura Ondarearen Europako Urtearen helburuak eta epe-luzeko emaitza lortzen, bai eta NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuak ere.
Deialdi honek honako gai hauek ditu barne:
- 01-2018: Hazkunde inklusiborako ikerketa: teknologien ondorio sozioekonomikoei heltzea.
- 02-2018-2019-2020: Teknologia disruptiboen eragin eraldatzailea zerbitzu publikoetan.
- 03-2018-2019: Irtenbide berritzaileak hiri-ingurune inklusibo eta jasangarrietarako.
- 04-2019-2020: Hiri- eta eskualde-garapenerako ikuspegi berritzaileak, kultura-turismoaren bidez.
- 05-2018: Hiriak herritarrek bultzatutako berrikuntzarako plataforma gisa.
- 06-2018: Hazkunde inklusiboa eta iraunkorra kultura- eta sormen-industrien eta arteen bidez.
- 07-2019: Teknologiek haurrengan eta gazteengan duten eragina.
- 08-2019: Kulturaren balio soziala eta kultura-politiken eragina Europan.
- 09-2018: Arriskuan dagoen kultura-ondareari eta kultura-ondasunen legez kontrako trafikoari buruzko plataforma soziala.
- 10-2020: Europako hedabideen egoeraren bilakaera eta europeizazioa.
- 11-2019: Kultura-ondarearen elkarlaneko ikuspegiak gizarte-kohesiorako.
- 12-2018-2020: Aktibo digitalen kontserbazioa eta digitalizazio aurreratua.
- 13-2019: Ikerketa eta berrikuntzako politiken formulazioan big data ikuspegiak erabiltzea.
- 14-2018: Eskaintzara eta eskarira bideratutako politika ekonomikoak, Europan hazkunde sendoa sustatzeko - Europan erronka sozial eta ekonomikoei heltzeko.
- 15-2020: Gizartea eta berrikuntzak: testuinguruak, prozesuak eta ondorioak ulertuz.
- 16-2019: Europako ingurune historikoko eta kultura-ondarearen guneetako esku-hartzeen eraginaren eta kalitatearen ebaluazioari buruzko gizarte-plataforma.
- 17-2019: Erronka sozialak eta arteak.
- 18-2020: Eraldaketa teknologikoak, trebetasunak eta globalizazioa: oparotasun partekaturako etorkizuneko erronkak.
- 19-2020: Kultura mugetatik haratago: Europako museoen eta ondare-guneen arteko berrikuntza eta ikerketa-lankidetza erraztea.
- 20-2020: Monumentuak eta lekuak zaintzeko eta kontserbatzeko Europako zentro adimenduna.
- 21-2020: Eskoletarako tutoretza eskema: berrikuntza zeharkakotzea, IKTetan oinarritutako irakaskuntza-praktika aurreratuak eskola-zirkulu zabal batera zabalduz.
- 22-2020: Hezkuntzarako sarbide eta onarpen hobea, desberdintasunak lehengoratzeko.
- 23-2020: Irisgarritasun digitaleko behatoki bat ezartzea, teknologia- eta merkatu-garapenen balantzea egiteko, irisgarritasun digitaleko aurrerapenak monitorizatzeko eta jardunbide hobeak trukatzeko aukerak emateko foro baten moduan.
- 24-2020: Museoen lankidetza eta berrikuntzarako Europako gunea.
- Enplegua, hazkundea eta inbertsioa, estatuan eta eskualdean; bizi-kalitatea hobetzea.
Eremuak: tokikoa, eskualdekoa, eskualde anitzekoa, estatukoa, estatu anitzekoa.
Finantzazioa: 103,9 milioi euro.
Proposamen aurkezpen epea: 2021.01.12
ERANET FLAG-ERA: grafenoaren ikerketa eta giza burmuinaren ikerketa
Helburuak:
- ERANET Cofund FLAG-ERA elkartearen izenak Europako proiektu bateratu bati eta Europako ikerketa-aliantzaren sareari egiten die erreferentzia
- Flagshipak egiten laguntzen duten nazioz gaindiko ikerketa-proiektuetarako deialdi berri bat argitaratu da.
- Grafenoaren Flagship ("ontzi intsignia" ekimena).
- Eta Human Brain Project (HBP) giza garunari buruzkoa.
- Flagshipak egiten laguntzen duten nazioz gaindiko ikerketa-proiektuetarako deialdi berri bat argitaratu da.
Deialdiak 3 zati ditu:
- Grafenoa: oinarrizko ikerketa.
- Grafenoa: ikerketa aplikatua eta berrikuntza.
- Giza Garuna Proiektua (HBP): oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua.
Estatuko Ikerketa Agentzia:
- Nazioz gaindiko deialdian onartutako proiektuetan parte hartzen duten Espainiako erakunde hautagarriei, nazioko eranskinaren arabera, Nazioarteko Programazio Bateratuaren edo baliokidearen deialdiaren bidez.
- Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikertzaileei, partzuergo transnazionalak koordinatuz edo horietan parte hartuz. Garrantzitsua da dagokion eranskin nazionala kontsultatzea, bateraezintasunak egon baitaitezke.
Proposamenetarako epea: 2021.04.19
Eraldaketa soziokultural digitala: EIrekin egindako Nazioarteko Proiektuen Deialdiaren iragarkia ERA-NET Cofund CHANSEn
- AEI: Estatuko Ikerketa Agentzia.
- ERA-NET: EBko Europako Ikerketa Aliantzaren eta Horizon 2020 Esparruaren Sareak.
- Cofund CHANSE: kofinantzaketak, "Europar Batasunean Giza eta Gizarte Zientzietan lankidetzan aritzeko".
- CHANSE, NORFACE (Gizarte Zientzien Sarea) eta HERAren (Humanitateak) sareen Cofund-a da.
- Helburuak: berrikuntza digitalek, aldi berean, gizarteak eta kulturak eragiten dituzten aldaketa sozial eta kulturalak ulertzen lagunduko duten nazioarteko lankidetzako ikerketa-proiektuak finantzatzea.
- Parte-hartzaileak: 19 herrialde EB + 4 EBtik kanpo.
- Finantzaketa: 36 milioi €
- Epea: 2021.05.07