"Fiskalitatea berritzeko ideiak" saria 2017/2018

Ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten ikastetxe gipuzkoarrek "Fiskalitatea berritzeko proposatutako ideiak" sariaren deialdia.

“2017/2018 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko proposatutako ideiak” sariaren deialdia argitaratu da.

Sariketaren helburua da ikastetxe horietako ikasleengan ideiak, sormena eta talentua bultzatzea, zerga obligazioak borondatez betetzeari eta zerga iruzurrari aurre egiteari begira.

- Hartzaileak: 2017/2018 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen ari den Gipuzkoako edozein ikastetxe.
- Muga: ikastetxe bakoitzak bi ideia gehienez aurkeztu ahal izango ditu. Dena den, ezin ditu lortu deialdi bakoitzean sari bat baino gehiago.
- Sariak:

  • 1. saria: 2 ordenagailu eramangarri.
  • 2. saria: 2 tableta digital.

- Dokumentazioa eta aurkezteko modua:

  • 1. gehigarria: eskaeraren eredua.
  • 2. gehigarria: laburpen (gehienez orri bat) eta memoriaren (gehienez 6 orri) eredua.
  • Internet bidez aurkeztu behar da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan sartuz; ustezko ordezkaritza erabili daiteke.

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko apirilaren 26tik maiatzaren 30era arte.
Informazio gehiago eskuratzeko:
herritarrenarreta@gipuzkoa.eus