Gipuzkoa eta Europar Batasuna buletina (2021eko urria)

Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuak “Gipuzkoa eta Europar Batasuna” buletinaren ale berri bat argitaratu du.

Buletinean nabarmentzen diren berri nagusienak:

Eusko Jaurlaritzak 3 proiektu estrategiko eraldatzaile eta enblematiko definitu ditu, zentralak eskatuta, EBren Next laguntzei begira: Gipuzkoako hainbat ekimen biltzen dituzte, hala nola MUBIL, Living Lab, ZIUR, Quantum edo GANTT

Aldundiak konputazio kuantikoan diharduten erakundeei eman dizkie Gipuzkoa Next laguntza berriak, EBren Next Generation erresilientzia-planerako proiektu finantzagarriak aurkezten dituen Euskadi Next planaren ildotik

Hasi dira MUBILen azken egoitzarako izapideak, proiektua guztiz osatuta dagoelarik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du guztiz bat etortzeagatik EBak pandemia ondorenerako emandako jarraibideekin

Lehendakaria, EBeko zenbait estatuetako diplomazialariak, Batzordeko kide bat eta Donostiako ohorezko kontsul bat topaketa batetan izan dira, eta Chillida Leku, Basque Culinary Center, Tknika, Miramon eta Viralgen bisitatu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, ekiolek eta Oronak Eusko Jaurlaritzak Tabakaleran duen Basque Green Deal Gunean parte hartu dute, EBren Itun Berdearekin bat eginez

Klimaren aldeko Glasgowko COP26aren aurreko ekitaldiak: Asteklima astearen barruan ikusgai da EBeko LIFE Urban Klima 2050 programaren euskal proiektua, Donostia, Zarautz, AZTI, Tecnun, Naturklima eta beste eragileak barne dituena

Ahaldun Nagusiak gogorarazi du Gipuzkoak 72,5eko Genero Berdintasunaren Europako Indizea lortu zuela, Suediak, Danimarkak, Frantziak edo Finlandiak soilik gaindituta, nahiz eta datu txikiagoa izan botere ekonomikoaren atalean

Bide Azpiegituretako Foru Departamentuak berretsi du konpromisoa EBk erabileraren araberako ordainketa-ereduaren onespenarekin, bai eta bere zuzentarauak Kanpazarena bezalako erreformetan kontuan hartzearekin ere

Informazio gehiago: Buletina 2021eko urria