Gipuzkoako enpresen salmentak %2,8 igo dira 2019an

Abenduko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2019an Gipuzkoako enpresen salmentak %2,8 igo dira. Esportazioen hazkundea (+%3,4), barruko salmenten igoeraren (+%2,5) gainetik kokatu da.

Urtea indar handiarekin hasi zen salmenta osoetan: lehen bi hiruhilekotan igoera %4tik gorakoa izan zen. Gero, pixkanaka-pixkanaka, moteldu egin da eta +%2,8 horrekin amaitu da urtea.

Abenduan salmenta osoak +%1,0 igo dira, barruko salmentak nabarmen hazi direlako (+%13,3); izan ere, esportazioak -%18,2 jaitsi dira urteko azken hilabete honetan.

Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten langile kopuruari dagokionez, 2015ean hasi zen hobekuntzak jarraitu du. Abenduan enpleguaren igoera +%1,6koa izan da, eta urteko metatuan hazkundea +%2,2koa da. Ordaindutako soldatak +%2,7 igo dira abenduan, eta urteko metatuan +%3,7.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2019ko abendua (pdf)