Gipuzkoako enpresen salmentak - 2020

Abenduko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2020an Gipuzkoako enpresen salmentak %10,1 jaitsi dira. Beherakada txikiagoa izan da barneko salmentetan (-%9,1), eta handiagoa esportazioetan (-%11,9). Pandemia eta urtean zehar hartutako neurrien eraginez, 2009tik izan den ekitaldi txarrena eman da, nahiz eta urte horretan izandako jaitsieraren erdira ere ez iritsi (-%20,5).

Hileko bilakaerak erakusten duenez, salmenten beherakada batez ere lehen seihilekoan gertatu zen (eta gehiago martxotik maiatzera). Hilabete horietan jardueraren eta mugikortasunaren murrizketak zurrunagoak izan ziren pandemiaren hedapena kontrolatzeko. Ondoren, deseskaladak jarduera ekonomikoa bizkortu zuen, baina ondoz ondoko olatu pandemikoek jarduera oztopatzen jarraitzen dute. Abenduan salmentak %9,2 gehitu diren arren, sektore eta urtarokotasun osagai oso garrantzitsua barne hartzen du, batez ere esportazioei dagokien zatian.

Lan merkatuari dagokionez, urtea %2,2ko jaitsierarekin itxi da lan etekinak jasotzen dituzten pertsona kopuruari dagokionez. Ordaindutako soldaten bilakaera pixka bat okerragoa izan da  (-%3,0), urteko azken bi hilabeteetan nolabaiteko hobekuntza izan arren, eta are gehiago, +%0,2 igo da abenduan, lehen aldiz krisia hasi zenetik.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2020ko abendua (pdf)