Gipuzkoako enpresen salmentak %5,1 igo dira 2019ko lehen bi hilabeteetan

Otsaileko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2019ko lehen bi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %5,1 igo dira. Hori horrela izan da, esportazioak handitu direlako (+%17,0); izan ere, barruko salmentak jaitsi egin dira (-%0,4).

Otsaileko datuak positiboak izan dira bi aldagaietan: esportazioak %14,1 handitu dira eta barruko salmentak +%5,4. Horrela, otsaileko hilabete honetan salmenta osoak %8,3 handitu dira.

Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten langile kopuruari dagokionez, 2015ean hazi zen hobekuntzak jarraitu du. Otsailean igoera %2,3koa izan da, eta urteko metatuan %2,4koa. Ordaindutako soldatak %3,5 igo dira otsailean eta %2,8 metatuan.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2019ko otsaila (pdf)