Sozietate gaineko zerga 2019 – 200 ereduaren programa eta kanpainako web orria.

Aurreko astelehenean, maiatzaren 25a, 200 eredua gehitu zen Zergabidea programara. Zergadunek 2019ko autolikidazioak egiten has daitezke, baina aitorpenak aurkezteko epea ez da uztailaren 1a arte hasiko.

- 2019 ekitaldiko 200 eredua ZergaBidea programan.

Bestalde, 2019ko sozietate zergaren kanpainaren web orria argitaratu da, ondorengo berritasunekin:

- Foru Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira 2019an hasitako zergaldietarako, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrei eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateei dagokiena) autolikidatzeko erabiliko diren 200, 220, 20G eta 22G ereduak eta horiek aurkeztu eta ordaintzeko modua, epea eta tokia.

Beste gauzen artean, eta ezohiko neurri gisa,  agindu honen bitartez autolikidazioen aurkezpen eta ordainketa epe berriak ezarri dira kolektibo jakin batzuentzat. Neurri honi buruzko ohiko galderak jasotzen dituen dokumentua ere argitaratu da.

- 5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga arloko neurriei buruzkoa

Enpresen likidezia beharrak arintze aldera SZFAren 52. artikuluko mozkinak nibelatzeko erreserbaren mugak handitu eta haren aplikazioa malgutu egin da. Honela, COVID19 eragindako egoerak sortu dituen galerak konpentsatzea erraztu nahi da, “Carry back” izeneko sistema erabiliz oinarri negatiboak “atzeraka” konpentsatu daitezke. Gai honi buruzko ohiko galderen dokumentua ere argitaratu da.