Informazio publikoa

Gaurtik, ikusgai daude, alde batetik, Foru Arau aurreproiektua, Europako zuzentarauen transposizioarekin lotutako zerga aldaketa batzuk ekarri eta beste zenbait aldaketa tekniko sartzen dituena; eta bestetik, Foru dekretu proiektua, hainbat zergen erregelamenduak aldatzen dituena.

Gaurtik, abenduaren 17ra arte, ikusgai dago Foru Arau aurreproiektua, Europako zuzentarauen transposizioarekin lotutako zerga aldaketa batzuk ekarri eta beste zenbait aldaketa tekniko sartzen dituena.

Era berean, gaurtik, abenduaren 2ra arte, ikusgai dago Foru dekretu proiektua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatu, eta ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietate zergan kalkulatzeko 2020an aplikatuko diren eguneratze koefizienteak onesten dituena.

Informazio gehiago:

Zerga araudia (Informazio publikoa)