PFEZ - 2020ko hirugarren hiruhilekoaren ordainketa zatikatua egiteko obligaziotik salbuestea

8/2020 Foru Dekretu-Araua, urriaren 13koa, Covid-19aren zenbait ondorio arintzeko presako neurri osagarriei buruzkoak bere 4. artikuluan jasotzen du jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek ez dutela Gipuzkoako Foru Ogasunean autolikidatu eta ordaindu beharko 2020ko hirugarren hiru-hilekoari dagokion ordainketa zatikatua.

Foru Dekretu-Arau honek beste neurri batzuk ere jasotzen ditu, PFEZtan adibidez COVID-19ak ekarritako osasun krisiaren ondorioz ematen diren zenbait laguntza eta prestazioen salbuestea; eta sozietate zerga eta OEZ-EJD neurri berriak.

Informazio gehiago: