Nekazaritzan eta abeltzaintzan jasandako hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia itzultzeko urteko kanpaina

Itzutzeko eskaera egiteko epea aurreratu da, eta SGA eredua aurkezteko prozedura aldatzen da.

SGA

Nekazariek eta Abeltzainek 2023an gasolio hobaritua erosketetan jasandako hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren itzulketa partzialen eskaerak (SGA eredua) aurkeztu ahal izango dira apirilean eta maiatzean.

Adierazitako eskaerak aurkeztu ahal izango dira:

  • ZergaBidea plataformaren bidez.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamenduko Herritarren Arretarako Bulegoetan egin eta aurkeztu ahal izango dira itzulketa-eskaerak, Foru Aldundiko langileek lagunduta. Horretarako, hitzordua aldez aurretik eskatu beharko da.
  • Bulego horietan ere aurkez daitezke jada egindako paperezko eskaerak, betiere bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko betebeharrik ez badago.

Informazio gegiago: