TicketBAI: Zuzendu zerbitzuak

TicketBAI fitxategiak zuzentzeko zerbitzuen betekizunak, prozedura eta zehaztapen tekniko eta funtzionalak onartu dira.

16/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 18koa, TicketBAI fitxategiak zuzentzeko zerbitzuen betekizunak, prozedura eta zehaztapen tekniko eta funtzionalak arautzen dituena argitaratu da.

Era berean, 40/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 25ekoa argitaratu da, urtarrilaren 18ko 16/2022 Foru Aginduaren I. eta III. eranskinak ordezten dituena. Agindu horren bidez, TicketBAI fitxategiak zuzentzeko zerbitzuen betekizunak, prozedura eta zehaztapen tekniko eta funtzionalak arautzen dira.

TicketBAI zerbitzuaren eta Zuzendu zerbitzuen araudi eta dokumentazio tekniko eguneratua Ogasun eta Finantza Sailaren TicketBAI webgunean dago eskuragarri.

Informazio gehiago: