Toki Administrazioaren kudeaketa ekonomikoari buruzko ikastaroa

UPV/EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuak, aurreko urteetan hasitako ekimenari jarraituz, toki entitateentzako prestakuntza programa bat abian jarri dute, kontabilitate trebetasunak garatzeko.

Ikastaroa bi hartzaile motari zuzenduta dago: toki entitateetan kontabilitate-kontu hartzailetza arloan lan egiten duten pertsonak, eta udal mailako kudeaketa ekonomikoaren ezaugarriek erakartzen dituzten Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko edo Zuzenbide Graduko azken ikasturtean ari diren ikasleak.

Informazio gehiago: Toki administrazioaren kudeaketa ekonomikoa (PDF)