Udal entitateen batez besteko ordainketa epea 2018ko 3. hiruhilekoan

2018ko hirugarren hiruhilekoan, Gipuzkoako udalek eta horien mendeko entitateek beren hornitzaileei egindako ordainketen batez besteko epea (OBBE) 12,44 egunekoa izan da. 2018ko bigarren hiruhilekoaz geroztik, kalkulu hori egiteko metodologia aldatu egin da ordura arte erabilitakoaren aldean (635/2014 Errege Dekretuan ezarritako metodologia). Honela, 1040/2017 Errege Dekretuak, abenduaren 22koak, ezartzen du erabiliko den metodologia berria honakoa izango dela:

  • Ordaindutako fakturen OBBEa zehazteko, faktura onartu den egunetik ordaindu arte igarotako egun kopurua kalkulatuko da.
  • Ordaindu gabeko fakturen OBBEa zehazteko, faktura onartu den egunetik hiruhilekoaren azken egunera arte igarotako egun kopurua kalkulatzen da (kasu honetan 2018ko irailaren 30 arte).

Kontuan izan behar da, aipatutako metodologia aldaketaren ondorioz, aurrerantzean ez dela OBBE negatiborik izango. Ondorioz, Gipuzkoako udalen batez besteko OBBEaren emaitzak gora egingo du, eta ez da  aurreko epealdietako emaitzekin alderagarria izango.

Ordainketak, batez beste, legezko epe barruan eginak izateko, OBBEak ez du 30 egunekoa baino handiagoa izan behar.

Datuen arabera, 2018ko hirugarren hiruhilekoan, 82 udalek ordaindu dituzte beren fakturak, batez beste, legezko epe barruan; 2 udalek epe hori gainditu dute; eta 5 udalek ez dute informaziorik bidali.

Informazio gehigarria: 2018ko hirugarren hiruhilekoko OBBEa