Udalen eta mankomunitateen 2024 aurrekontuen onarpena

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

te

Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
2024ko aurrekontuei dagokienez, bi udalek eta bi mankomunitatek argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2024-01-01 baino lehen.
2024. urtean zehar, martxoaren 31 arte, 73 udalek eta 16 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 66 udalek eta 12 mankomunitatek). 
Ondorengo taulan ikus daitezke udalen eta mankomunitateen 2023 eta 2024ko aurrekontuen argitalpen datak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Informazio gehigarria : 2023- 2024ko aurrekontuen onarpenak